Apricor
Inicio Favoritos

¿A qué código postal te enviamos?

Necesitamos tu código postal para mostrarte el envío y poder completar tu compra. La dirección completa la ingresas después, en el checkout.

Volver
Deus

Detalles

ISBN:9788491723301
Encuadernación:Bolsillo
Editorial:Editorial Pamiela
Año de edición:2023
Idioma:Español
Páginas:128

Deus

Editorial Pamiela · 2023 · 128 paginas

Descripción

Printze aske eta hilezkorrak baikara, artez arte, Araconga biniloa belarrien artean, gabon eta urtats gaupasen bitartean, Olentzeroren begi gorri itsuen atzean, Perurenaren «Gaur ez da deustan pentsatzen, deustan sinesten ez delakotz» esaldia garunaren ertzean, betirako zintzilikaturik, Willis Drummond taldearen «Dena idaztekoa da» karrika ezezagun hotz gorriaren haize-boladan, betirako zintzilikaturik, Basho japoniarraren haiku ezabaezina, «Ez dago deusik / hildako hostoak metatzen dira / eta dena ihesi joan da», betirako zintzilikaturik, Gaztelumendiren «Gaur egun lana deitzen diote esklabo izateari» loop baten errepikakortasunean, betirako zintzilikaturik, Borgesen «Gaitzeztea eta laudatzea operazio sentimentalak dira» ahaztezinean, betirako zintzilikaturik, neguko ilargiaren azpian, Shikiren zuhaitzen itzal mugikortasunean, artez arte, esku zulatutik joaten zaigun bizi iheskorrara arte, printze aske eta hilezkorrak baikara, betirako zintzilikaturik, printze aske hilezkorrak baikara. Ziburun bizi den Dicharry baionesaren poesia-liburu berria, "Duchampen inguma" eta "Eros" liburuekin trilogia esanguratsua osatzen duena. Hainbat non poetika kontzeptual orijinala osatzen baitu egileak. Poesia anti poesiaz, antropologia sozio-kulturalaz, filosofiaz, arte garaikideaz, perfomanze artistiko-poetikoaz, eskarmentu pertsonalaz? modu plastiko orijinalean garatua. Kaierrean idatzitakoak denbora zeharkatzen duten ele lagungarriak direlakoan, eta ezinegonaz eta odolez poesia bilakatuak. Poesia eta idazketa bera auzitan jartzen duena, gogoeta bizigarri eta ostertz berriak zeharkatuz, eta filosofoen oihartzunean: 'deus' itxarote etsitua ala zapuztua izan daitekeelakoan. Horri denari dagozkion irudi eta grafismo bereziz hornitua.